XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure ustez euskararen etxe zientifikoa eraikitzeko behar-beharrezkoa egiten da toponimiaren aitorpen bikaina kontutan edukitzea.

1.921 urtean, jadanik, R. Menéndez Pidal hizkuntzalarik hau zioen: (2) .

J. Hubschmid-ek, luzeago, toponimiaren alde onak garbiago adierazten dizkigu: (3) .

Ondorio gisa, toponimiaren bilketatik hurrengo onura hauek eskuratzen ditugula esan dezakegu: a) Gure hizkuntzaren (euskararen) zabalkunde geografikoa eta bizi sozialaren azterketa.

b) Gaur egun ilun gertatzen zaigun hitz arkaiko askoren argibidea.

c) Hizkuntzaren konposakerazko ahalbideen neurpen eta konstatapena (euskararen kasuan hizkuntza erromanikoena baino ugariagoa delarik).

d) Lurralde batean ematen den hizkuntzaren aldaki dialektal eta behedialektal guztien islada.

Goiko arrazoinetaz gain, kontutan edukitzekoa da XX mendean Euskal Herrian eman den industrializatze eta hiritartze (urbanizazión) prozedura azkarrak baserriari loturiko abelazkuntza eta lurgintzaren ahulketa suposatu duela.